Osoko bilkurako bideo osoa
"Gai-zerrendaren" puntu zehatz bat ikusi nahi baduzu, egin klik taulan adierazitako denbora-mozketetan."
GAI-ZERRENDA
1.- (00h:00m:32s) Onestea, bidezkoa bada, 2025eko irailaren 25ean eginiko osoko ohiko bilkurako eta 2025eko azaroaren 6an eginiko ezohiko osoko bilkurako aktak.
2.- (00h:01m:00s) Hasiera batean onestea, bidezkoa bada, Alonsotegiko Udalaren Kultura eta Kirol Arloko zerbitzuak eman edo jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa (espedientea: 2025-02256).
3.- (00h:04m:13s) Hasiera batean onestea, bidezkoa bada, Alonsotegiko energia- eta klima-planeko Ekintza Plana (espedientea: 2025-02293).
4.- (00h:06m:40s) Onestea, bidezkoa bada, A25eko adierazpena.
5.- (00h:16m:16s) Urriaren 21eko 797/2025 Alkatetzaren Dekretuaren kontu ematea. Dekretu horren bidez, Basteita kirol-instalazioari zerbitzu ematen dioten eraikinen birgaitze osorako obrak, Horlasa enpresari adjudikatuak, egikaritzeko epea zabaltzen da (espedientea: 2024-01633).
6.- (00h:16m:36s) Azaroaren 12ko 862/2025 Alkatetzaren Dekretuaren kontu ematea. Dekretu horren bidez, 2025eko aurrekontuko 9 zenbakiko kreditu-aldaketa gauzatzen da, 1 zenbakiko kreditu-gaikuntza modalitatean (1/KA 9 GAI 1) (espedientea: 2025-00392).
7.- (00h:17m:02s) 2025eko irailaren 18ko 679/2025 Alkatetzaren Ebazpenetik azaroaren 20ko 886/2025 Alkatetzaren Ebazpenera bitarteko ebazpenen kontu ematea.
8.- (00h:17m:18s) Eskaerak eta galderak.
