Skip to content

Osoko bilkurako bideo osoa

"Gai-zerrendaren" puntu zehatz bat ikusi nahi baduzu, egin klik taulan adierazitako denbora-mozketetan."

GAI-ZERRENDA

1.- (00h:00m:13s) Onestea, bidezkoa bada, 2024ko martxoaren 21ean egindako ohiko osoko bilkuraren akta eta 2024ko maiatzaren 10ean egindako ezohiko osoko bilkuraren akta.

2.- (00h:00m:41s) Adjudikatzea, bidezkoa bada, La Guía Gizarte Zentroko taberna-jatetxe zerbitzua emateko kontratua (2024-00488 espedientea).

3.- (00h:03m:33s) Onestea, bidezkoa bada, Alonsotegiko Udalaren artxibo orokorreko dokumentazioa garbitzea (2024-00396 espedientea).

4.- (00h:5m:16s) Hiri Barruko Bide Publikoetako Trafikoa, Erabilerak eta Segurtasuna Antolatzeko Ordenantzaren hasierako onespenari (2024ko otsailaren 8ko BAOn, 9. zenbakian, argitaratua) Karavaningeko Estatuko Plataformak (PEKA) egindako alegazioak ebaztea (2024-00195 espedientea).

5.- (00h:7m:57s) Onestea, bidezkoa bada, Alonsotegin etxeko animaliak jaso, ostatu eman, zaindu, artatu eta adoptatzeko zerbitzua emateagatiko tasa arautzen duen Udal Ordenantza (2024-00936 espedientea).

6.- (00h:10m:38s) Onestea, bidezkoa bada, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Enkarterriko Udalerrien Mankomunitatearen eta Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Galdames eta abarretako udalen arteko lankidetza-hitzarmena, 2024. urterako, gazteriaren arloko politika integralak ezarri, bultzatu eta garatzeko (2024-00646 espedientea).

7.- (00h:13m:07s) Onestea, bidezkoa bada, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Uraren Euskal Agentziaren (URA) arteko lankidetza-hitzarmena, “Arbuion Kadagua ibaiaren gainetik oinezko eta bizikletentzako pasabide bat eraikitzeko proiektua” gauzatzeko (2022-01383 espedientea).

8.- (00h:17m:12s) Amore ematea, bidezkoa bada, Red Eléctrica España SAUk Alonsotegiko Udalaren erabakia (2023ko abenduaren 29ko BAOn, 248. zenbakian, argitaratua) errekurritzen duen 47/2024 prozedura arruntean, 1-BSG atalean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 1. sekzioaren aurrean. Erabaki horren bidez, energia elektrikoa, gasa, ura eta hidrokarburoak garraiatzeko instalazioen tokiko jabari publikoaren aprobetxamendu bereziagatiko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa behin betiko onesten da.

9.- (00h:20m:29s) Europako Parlamenturako Hauteskundeetarako hauteskunde-kanpainako ekitaldiak egiteko kartelen kokalekuak, lokal ofizialak eta leku publikoak ezartzeari buruzko apirilaren 18ko Alkatetzaren 273/2024 Dekretuaren berri ematea.

10.- (00h:21m:18s) Ezkontza zibila egitea eskuordetzari buruzko maiatzaren 23ko Alkatetzaren 363/2024 Dekretuaren berri ematea.

11.- (00h:21m:35s) Martxoaren 27ko 96/2024 Epaiaren berri ematea, Administrazioarekiko Auzien Bilboko 2. Epaitegiaren 26/2024 Prozedura Laburtuan, Eva Vieco Puentek eskatuta.

12.- (00h:21m:58s) Honako Alkatetzaren Ebazpen hauen kontu ematea: 2024ko martxoaren 14ko 211/2024tik 2024ko maiatzaren 23ko 364/2024ra arte.

13.- (00h:23m:09s) Eskaerak eta galderak.

Back To Top